XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bistan da, burgesiak klase burruka hau onartzen duela.

(ikus 10-gn orrialdean sindikataz diotena).

Horrengatik, oportunisma da, proletargoaren iraultzaren honda biderik haundiena.

Garbi ageri dena da, Portugal-eko PS-k aginte herrikoi bat ez duela entzun ere nahi.

Orain ordea, aukeratzeko mementoan daude (eta gaude).

Bide erdian gelditu sozial-demokraziaren neo-kapitalisma onartuaz, edo aitzina jo sozialismaruntz.

Ez dago beste biderik.

Beste hitz batzuekin, funtsa, kapitalisma zainduko duen burges demokrazia baten eta zuzenki langileen eskuetan egonen den demokraziazko aginte baten artean da.

B) ERREBISIONISMA. Erreformisten punduan esandako gauza gehientsuenak balio dute ere hemen errebisionismarako.

Portugal-eko gobernuan PC-k manatzen zuelarik zioen lan-sari eske haundiegiak eta greba luzeegiak ez zirela egin behar, sistema (kapitalista) kolokan jartzen zutelako.

Marxismak dio ordea, egoera kanbiatzeko kontradizioak haunditu behar direla, baina marxismaren errebisioa egin duten PC-koek alderantziz egiten dute, bozken bidez parlamentuko jaun ohoretsuen bidez, hauek beuren interesak alde batera utziaz, sozialisma eraikitzen utziko dietela-ta... zer aingerutxoak!....

Ikus molde honen arabera, iraultza egin beharrik ez dute... eta gero burgesiarenganako proletargoaren diktadura zertarako ote...?.

Kontesto honen barruan errazki konpreni daiteke, PC-koak, militante maoistak arrestatzen ibiltzea; iraultzaren defentsako komiteen kontra joatea; SUV-eko zelulak errepresentatibitaterik ez dutela erranez boikotatzea; fabrikako, han zoko ta herriko komiteak ez onartzea... zeren-eta, hauek guztiak, ezin kontrola ditzazkete, eta beren estatuko-sozialisman aginte bakarra ukaiteko, traba egiten die.

Eta Portugaleko pezeroek pentsatu dute, benetako marxistak kakatu behar zirela itzala egiten zietelako, eta maoista militante iraultzaileak, Spinola-ren eskuin kolpe barruan sartu dituzte... eta kito!.

Jokabide honekin PC-k sortzen duena da langile aristokrazia, duten burokraziarekin ongi lotzen dena.

Marxistek ordea, klase burrukaz ari direnean, aginte-hartzea proletargoaren harmen bidez eginen dela diote, hala estatuko makina zaharra hautsi eta proletargoaren diktadura ezarriaz.

Oportunistek ordea, klase burruka bere zeraz hustutzen dute, eta indar iraultzailea eta proletargoaren diktadura baztertzen; agintera heldu eta, sozialismaren etapan klase burrukarik ez dela diote, ala zapaltzaile kasta berri bat sortzen dutela.

Hau da Errusiako kasu tristea.

D) MASEN-LAN ETA PARTIDOA. Masek egiten dute iraultza, masek eramaten dute burruka, eta ez zuzendariek, jefeek.

Alderdia burrukan egiten da, eta burruka masek eramaten ba dute, masak dira beuren arteko burrukalari aitzinakoienekin organizazioa egin behar dutenak.